XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

27 / JESUS BATAIATUA Hona Jesusen Bataio kontaera.

Aita Jainkoak bere Semea zenbat maite duen gogoratzen digu berak.

Jondone Markoren Ebangeliorik hartua da Irakurgaia.

Behin batean, Jordan hibaira joan zen Jesus Joan Bataiatzailea ikustera, eta ur haietan bera bataia zezan eskatu zion Joani.

Uretatik ateratzekoan, Espiritu Santua ikusi zuen uso-irudian zerutik bere gainera jaisten, eta Aita Jainkoak honela esan zuen: Zu zara nere Semea, nere Maitea.

Aita Jainkoak maite-maite du, noski, Jesus.

Baina geu ere maiteko gaitu, Jesusen aginduak betetzen baldin baditugu.

Jondone Joanen Ebangeliotik hartua da Irakurgaia.

Neure Aitaren ondo-ondoan nagoelako eta Aitak maite-maite nauelako, neure Aitaren esana egin dut Nik beti.

Neuk ere horrelaxe maite zaituztet zuek denok ta denok nere ondoan egotea nahi dut eta nigandik sekula ez alde egitea.

Maite banauzue, ba dakit nik esana egingo duzuela eta nere Aitak maiteko zaituztela.

Bai, Aita ta biok zuengana etorriko gara eta zuekin biziko gara.